Del proyecto
UNEK proiektuaren itxiera
UNEK proiektuaren itxiera
Gipuzkoako Fakultate eta Eskola Teknologikoen Ekintzailetasun maila aztertzen duen lurralde txostena eta praktika onen liburuxka aurkeztuta itxi zen UNEK ikerketa proiektua
UNEK proiektuaren agenda betez, joan zen 2015eko uztailean itxi zen ikerketa proiektu hau; emaitza bezala Gipuzkoako Fakultate eta Eskola Teknologikoen Ekintzailetasun maila aztertzen duen lurralde txostena eta praktika onen liburuxka. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatu du “Gipuzkoa, Ikasten duen Lurralde gisa, susta tzeko programa”ren baitan. Konkretuki, UNEK proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan kokatzen diren Unibertsitate teknologikoen Ekintzailetasun Akademikoa neurtu ahal izateko heldutasun eredu baten garapena izan da.
Emaitza hauei esker Mondragon Unibertsitateko Goi Mailako Eskola Politeknikoak bere kolaboratzaileekin batera, UPV-EHU, TECNUN eta UNED, ekintzailetza akademikoa eta Unibertsitate Ekintzailea bultzatzen ahalegindu dira. Honez gain, hainbat indargune identifikatu dira aztertutako fakultate/eskola teknologiko bakoitzean.
Emaitzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, UNEK Proiektuako emaitzak atalean sartu zaitezkete.